spinner-avanza

Harremanetan jartzeko

Bezeroentzako arreta-telefonoa:

900 12 14 00

Ordutegia:

Astelehenetik igandera, 07:30etik 21:30 arte.

Helbide elektronikoa: info.arrasate@avanzagrupo.com

 

Galdutako gauzei buruzko informazio garrantzitsua:

Gure autobusetan zerbait galdu baldin baduzu, bezeroentzako arreta-telefonora —900 12 14 00— hots egitean esan iezaguzu zein egun, ordu eta lineatan galdu duzun, deskribatu galdutakoa nolakoa den eta eman zure izen-abizenak eta harremanetan jartzeko telefono bat. Une horretatik aurrera, galdutakoa aurkitzen ahaleginduko gara, eta lortuz gero, zurekin harremanetan jarriko gara galdutakoa itzultzeko.

Nahi izanez gero, galera posta elektronikoaren bidez (info.arrasate@avanzagrupo.com) edo galeren formularioaren bitartez ere tramita dezakezu, aurretik eskatutako datuak idatzita.

Avanza Urbanos de Euskadi SLk ez du erantzukizunik hartzen jabeek diotenez galdu zituztenean beren poltsa, maleta eta/edo motxiletan zeuden gauzak falta badira. Aurkitutako gauza bere jabetza egiaztatzen duen pertsonari emango zaio aurkitu den bezala. Enpresak ez du inongo erantzukizunik aurkitu ezin izan dituen objektu edo gauzen gainean.

Autobusetan aurkitutako galdutako gauzak hiru hilabeteko epean bildu eta zainduko dira (galkorrak izan ezik). Epe hori igaro ondoren, erabilera-egoera zein den, Avanza Urbanos de Euskadi SLk Arrasateko gizarte-zerbitzuren bati emango dizkio dohaintzan.

Galdutako gauza jasotzera joaten denak aurkeztu beharreko dokumentazioa:

Galdutako gauzaren jabea bazara, zure identitatea egiaztatuko duen NANa edo dokumentu baliokideren bat erakutsi beharko diguzu.

Galdutako gauzaren jabearen ordezkaria bazara, sinatutako baimena, jabearen NANaren fotokopia eta zure NANa edo dokumentu baliokideren bat beharko ditugu.