spinner-avanza

ARDURADUNA: jakinarazten dizugu zure datu pertsonalak politika honetan zehazten diren helburuetarako tratatuko direla, eta honako hau izango dela tratamenduaren arduraduna:

  1. Avanza Urbanos de Euskadi SL (aurrerantzean, “ARRASATEKO URBANOA”); IFZ: B20681714; eta egoitza soziala: Musakola auzoa 20, 20500 Arrasate (Gipuzkoa).

Harremanetarako datuak:

 

  • Telefonoa: +34 900 12 14 00

 

  1. Avanza Spain SLU (aurrerantzean, “AVANZA”); IFK: B-64405731; eta egoitza soziala: San Norberto kalea 48, 28021 Madril.

Harremanetarako datuak:

 

TRATAMENDUAREN HELBURUA ETA LEGITIMAZIOA

  1. ARRASATEKO URBANOA

 

(i) ARRASATEKO URBANOAK eman dituzun datuak tratatuko ditu, baita zure kontsultak, kexak, iradokizunak, galdutako gauzen jakinarazpenak eta informazio-eskabideak tramitatzearen ondorioz sortzen direnak ere, kontsulta, kexa, iradokizun, jakinarazpen eta informazio-eskabide horiek kudeatzeko eta beroriei erantzuteko helburuarekin.

Datuen tratamendurako lege-oinarria zure kontsulta, kexa, iradokizuna edo informazio-eskabidea bidaltzearen bidez emandako adostasuna da.

(ii) Halaber, ARRASATEKO URBANOAK “Enplegu-poltsa” atalean txertatutako formularioaren bitartez eman dituzun datu pertsonalak tratatuko ditu, baita hala badagokio igortzen diguzun curriculumean jasotakoak eta egin daitekeen hautapen-prozesuan lor daitezkeenak ere, ARRASATEKO URBANOAN lanpostu bat betetzeko zure hautagaitza kudeatzeko helburuarekin.

Tratamendu horretarako legitimazioa ARRASATEKO URBANOAN lanpostu bat betetzeko zure hautagaitza igortzean egin duzun kontratu aurreko neurriak aplikatzeko eskaera da.

  1. AVANZA

AVANZAK erabiltzailearen beharrak, gustuak eta hobespenak analizatzen ditu, publizitatea erakusteko haren nabigazio-ohituren behaketa jarraituaren bitartez lortutako informazioan oinarrituta landutako profil komertzialaren arabera. Horretarako, AVANZAK cookieak erabiltzen ditu. Ildo horretan, erabiltzaileari jakinarazten zaio cookie horien bitartez lortzen diren datu pertsonalen tratamendua gure Cookieen politikan eta Pribatutasun-politika honetan ezarritakoaren arabera egingo dela.

Datu pertsonalen tratamenduaren helburu horretarako legitimazioa erabiltzaileak portaera-publizitatearen cookieak erabiltzeko emandako adostasuna dela. Edozein unetan konfigura ditzakezu cookieei buruzko zure hobespenak. Horretarako, orri-oineko botoiaren bitartez sar zaitezke AVANZAK gaitutako konfigurazio-panelean, edo gure Cookieen politikaren “Zer cookie erabiltzen dira Webgunean?” atalean. Hala ere, adostasuna kentzeak ez du eraginik izango adostasuna kendu aurretik horretan oinarritutako tratamenduaren zilegitasunean.

KONTSERBAZIOA: ARRASATEKO URBANOAK zure kontsulta, kexa, iradokizuna, jakinarazpena edo informazio-eskabidea tramitatzeko behar den denboran kontserbatuko ditu (i) helburuarekin tratatutako zure datu pertsonalak; eta (ii) helburuarekin erabilitakoak zure hautagaitza kudeatzeko eta sozietatean urtebeteko epean has daitezkeen etorkizuneko hautapen-prozesuetan kontuan hartzeko.

Bestalde, AVANZAK gure Cookieen politikan adierazitako epeetan kontserbatuko ditu zure datu pertsonalak.

Adierazitako epeak igaro ondoren, datu pertsonalak behar bezala blokeatuta mantenduko dira, ARRASATEKO URBANOAK eta AVANZAK izan ditzaketen lege-eginbideak betetzeko behar diren artean, eta tratamenduaren ondorioz sor litezkeen erantzukizunez arduratzeko, soilik horien preskripzio-epea indarrean dagoen bitartean.

HARTZAILEAK: ARRASATEKO URBANOAK administrazio-erakunde eskudunei edo Avanza Taldeko beste sozietate batzuei jakinaraziko dizkie (i) helburuarekin tratatutako zure datu pertsonalak, hori beharrezkoa denean zure kontsulta, kexa, iradokizuna, jakinarazpena edo informazio-eskabidea kudeatzeko eta tramitatzeko.

Halaber, ARRASATEKO URBANOAK zure profilerako enplegu-eskaintza bat eduki dezaketen Avanza Taldeko beste sozietate batzuei jakinarazi ahal izango dizkie (ii) helburuarekin tratatutako zure datu pertsonalak arestian aipatutako helbururako; eta Ameriketako Estatu Batuetan helbideratutako MICROSOFT CORPORATION enpresari, Office 365, Microsoft Dynamics CRM Online eta Windows Azure (MOS) zerbitzuetarako. Ameriketako Estatu Batuak ez dira jotzen datuen babes-maila egokia eskaintzen duen herrialdetzat, baina Datuak Babesteko Espainiako Bulegoak behar adinakotzat jo ditu MICROSOFT CORPORATION enpresak eskainitako bermeak, eta nazioarteko transferentzia baimendu du TI-00032-2014 espedientean.

Bestalde, cookieen erabileraren bidez bildutako datuak hirugarrenek eskuratzeko eta erabiltzeko moduan egon daitezke, gure Cookieen politikan xedatutakoaren arabera.

ESKUBIDEAK: edozein unetan egikaritu ahal izango dituzu zure datu pertsonalak irispidean izateko, zuzentzeko edo ezerezteko, tratamendua mugatzeko, edo datuok transferitzeko eskubideak, legez aurreikusitako moduan, idazkia igorrita arestian adierazitako posta-helbidera edo helbide elektronikora, zure NANaren edo identitatea egiaztatzeko agiri ofizialaren fotokopiarekin batera.

Era berean, eman duzun adostasuna edozein unetan kentzeko eskubidea duzu, aurreko paragrafoan adierazitako bide berak erabilita. Hala ere, adostasuna kentzeak ez du eraginik izango adostasuna kendu aurretik egindako tratamenduaren zilegitasunean.

Erabiltzaileak edozein unetan kudea ditzake Webgunean cookieak erabiltzeari buruzko bere hobespenak. Horretarako, orri-oineko botoiaren bitartez sar daiteke AVANZAK gaitutako konfigurazio-panelean, edo gure Cookieen politikaren “Zer cookie erabiltzen dira Webgunean?” atalean.

Jakinarazten dizugu eskubidea duzula Datuak Babesteko Espainiako Bulegoari erreklamazioa aurkezteko, haren web-orriaren bitartez: www.aepd.es